Baztango Herriguneak berroneratzeko plana.

Baztango herriguneen Hiri-Jarduketarako Plan Berezia (HJPB) idatziko dugu. Hirigintza-tresna bat da, udalerriko herriguneak hobetu eta babesteko: etxebizitzak, dendak, eraikin publikoak, espazio publikoak eta berdeguneak, etab.
Horretarako, hiri-berroneratzeko estrategiak definituko dira, Baztango herrigune bakoitzaren egoera bereziari egokituta.
Prozesua honela egingo da:
Atal honetan, Baztango herriguneen Plan Bereziari lotutako dokumentuak deskargatu ahal izango dituzu.
——
HJPBaren Diagnostiko eta Aurreproiektu Dokumentua deskargatu dezakezu.
——
Mapatze kolektiboa
Hona hemen datorren larunbateko herri paseoaren ibilbidea. Zure zain egongo gara!
Irailaren 18an eta 25ean Baztango kuartel ezberdinetan izango gara herritaren ekarpenak jasotzen.
Bete ezazu galdetegia
Animatu eta bete ezazu galdetegia irailak 30 baino lehen!
Parte hartzeko ekintzak
Hainbat parte-hartze jarduera garatuko dira, HPJB idazketan Baztango herritarren eta eragileen ekarpenak sartu ahal izateko:
Kontaktua
Prozesuari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, idatzi baztanhobetzen@baztan.eus helbidera.
“Herriguneak hobetu nahi ditugu, hainbat ikuspegitatik: etxebizitza, dendak, espazio publiko eta berdeguneak, zerbitzuak eta azpiegiturak, mugikortasun jasangarria, gizarte-, ingurumen- eta ondare-alderdiak”.
“Birgaitzea sustatzeko, hutsik dauden etxebizitzak ez ugaritzeko eta etxebizitza eskuratzeko estrategiak bilatuko ditugu. Baita lurzoruaren artifizializazioa eta hiri-hedapena geldiarazteko ere.”
“Ondarea, paisaia eta ingurune naturala zaintzeko mekanismoak planteatuko ditugu”.