Baztan Hobetzen

Baztango Herriguneak berroneratzeko plana.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (HJPB)

Zer da HJPBa?

HIRI JARDUKETARAKO PLAN BEREZIA (HJPB)

Baztango herriguneen Hiri-Jarduketarako Plan Berezia (HJPB) hirigintza-tresna bat da, udalerriko herriguneak hobetu eta babesteko: etxebizitzak, dendak, eraikin publikoak, espazio publikoak eta berdeguneak, etab.

Horretarako, hiri-berroneratzeko estrategiak definitzen dira, Baztango herrigune bakoitzaren egoera bereziari egokituta.

Prozesuaren faseak honakoak dira:

Dokumentazioa

Dokumentuen deskarga

Atal honetan, Baztango herriguneen Plan Bereziari lotutako dokumentuak deskargatu ahal izango dituzu.

Parte-hartze prozesuaren txostena

Documentua

3. FASEA: Aurkezpen publikoaren dokumentuak – HJPB izapidetze dokumentua

Dokumentuak

1.1 Memoria informativa

1.2 Memoria justificativa

2.1 Normas urbanísticas generales

2.2 Normas urbanísticas particulares

Planoak

PO1. Calificación pormenorizada

PO2. Afecciones urbanísticas

PO3. Red viaria y de espacios libres

PIARP-Área de Rehabilitación Preferente

Aurkezpen publikoa

1. Aurkezpena

2. Informazio panelak

3. Planoak herriguneka

2. FASEA: Diagnostikoa eta aurreproiektua

Aurreproiektuaren Sintesi Dokumentua

Proposamen planoak herriguneka

1. FASEA: Analisi eta informazioa

Aurkezpena

Parte hartu!

Jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 30era arte zabalik dagoela JHPBren jendaurreko informazio-prozesua. Plana webguneko «Dokumentazioa» atalean kontsulta daiteke, baita fisikoki Baztango Udalean dagoen erakusketa publikoan eta inprimatutako dokumentazioan. Hortaz gain, kuartelka informazio saioak egingo dira, honako data hauetan:

BAZTANGOIZA. Irailak 26, 17:00-18:30. Arizkun: Elkartasuna frontoia

ELIZONDO. Irailak 26, 19:00-20:30. Elizondo: Iriarte frontoia

ERBEREA. Irailak 28, 17:00-18:30. Irurita: Iruritako Gizarte Bilgunea

BASABURUA. Irailak 28, 19:00-20:30. Almandoz: Ederrena frontoia

Alegazioak udalaren erregistroaren bidez aurkeztu ahal izango dira azaroaren 30era arte.

Kontaktua

Prozesuari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, idatzi baztanhobetzen@baztan.eus helbidera.

Helburuak

Herriguneak hobetu nahi ditugu, hainbat ikuspegitatik: etxebizitza, dendak, espazio publiko eta berdeguneak, zerbitzuak eta azpiegiturak, mugikortasun jasangarria, gizarte-, ingurumen- eta ondare-alderdiak”.

Birgaitzea sustatzeko, hutsik dauden etxebizitzak ez ugaritzeko eta etxebizitza eskuratzeko estrategiak bilatuko ditugu. Baita lurzoruaren artifizializazioa eta hiri-hedapena geldiarazteko ere.”

Ondarea, paisaia eta ingurune naturala zaintzeko mekanismoak planteatuko ditugu”.